XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan hau probetxugarri izango zaie:
- bere ezagupideak zabal-sakondu eta bere lanbidea autonomiaz prestatu nahi duen ikasleari;
- beren praktika sakondu nahi duten edo beren hezkuntza osatu edo norabide berrietara eraman nahi duten irakasleei.

Arrazoi askorengatik eredu den lan hau ondo orraztutako emaitza bezala azaldu zaigu, iturrien aniztasuna gaindituz; izan ere, taldeko ikerketaldi batetik jaioa bait da, berez ikasketaz kanpo dauden lanez moldatua eta hainbat eta hainbat eragin jasana.

D.L.E. * D.L.E. (Didactique des Langues Etrangères) izeneko bilduma, CLE International argitaletxeak, Robert Galisson-en zuzendaritzapean argitaratzen duen bilduma da. (Itzultzailearen oharra) bildumako parte izan aurretik Irakasleen prestakuntza hizkuntzen irakaskuntza berrian liburua taldean egindako tesia izan da, naharoa, bizgarria, bultzatzailea.

Hiru ahotseko koru bihozbero eta bateratu hau neure epai-mahaietako bizitzan (dagoeneko pasatu samarra) izan dudan oroitzapenik onenetakoa da.

Lan honek, osorik eman nahiz laburtuta, ohizko bideetatik at dabilelarik, egileen didaktikaritasuna argi aski nabarmentzen du eta era askotan azaltzen:
- pedagogo dira, ekintza hezitzailean ikaslearen eta irakaslearen artean sortzen den harremanari lehentasuna aitortzeaz arduratuak; harreman hau oinarri-oinarrizkoa da, proiektuaren lorpena eta hezkuntzaren arrakasta edo porrota berak markatzen bait ditu.

- metodologile dira eta beti daude hizkuntzen irakaskuntza hesi estuegitatik ateratzeko saioen alde eta, irakasleak jasotzen eta nabaritzen dituen eskarien bultzadaz, helburuak zabaldu eta garatzeko prest.

- hezitzaile dira, azkenik, une historikoak bapatean ekarri dituen hezkuntz egoera jasanezinetatik irakasleak ateratzeko erabaki finkoen jabe.

Hizkuntza arrotzen gaurregungo didaktika beharturik dago:
- hezkuntz proiektua berriz ere ikaslearengan ardaztera,
- eduki berrietatik abiatuz, helburuak berrikustera,
- orain arte erabili diren prozedurak auzitan jartzera.